CLINIC AVEB “MUNGIA S.T.ko 25. URTEURRENA”

CLINIC AVEB “MUNGIA S.T.ko 25. URTEURRENA” 

MUNGIA ST, Saskibaloiaren Entrenatzaileen Euskal Elkartea AVEB, Bizkaiko Saskibaloi Federazioa BSF eta Euskal Saskibaloi Federazioak  ESF  klinic-a antolatzen dute MUNGIA S.T.ko 25. urteurrena ospatzeko.

2013ko irailaren 14an ( 9:30-13:00),  J.A. Agirre Udal Kiroldegian Arana Goiri’tar Sabin,13 – 48100 MUNGIA (BIZKAIA)

Txutxi Solar – Mario Lopez

Egitaraua:    Saskibaloi Federazioko Entrenatzaileen Eskola

09:00 – 09:30 . Akreditazioa.
09:30 – 11:00. Jesus María “Txutxi” Solar Pastor – Saskibaloi Goimailako Entrenatzailea,  Psikologian lizentziaduna, Euskal Saskibaloi Federazioko Entrenatzaileen eskolaren irakaslea.
GAIA: “Proceso Enseñanza-Aprendizaje en el Baloncesto de Formación”
11:00 – 11:15- Atsedenaldia
11:15 – 12:45 . Mario Lopez Villalibre – Saskibaloi Goimailako Entrenatzailea, U18F Espainiar Selekzioaren entrenatzaile Laguntzaile (Europa 2013ko txapelduna),  Gernika KESBeko Entrenatzailea eta Koordinatzailea.

GAIA: “Entrenamiento tipo en Formación”

13:00 .  Klinic-aren  amaiera.

Izenematea  doakoa da

Bidali e-maila AVEBera:  aveb@aveb.com . Plaza erreserbatzeko jarri  izen-abizenak, Kluba edo ikastetxea eta herria

Klinik honetara etortzeagatik Entrenatzile ikastaroko praktiketan 3 ordu kontutan hartuko dira.

clinic

San Pedroetako Txupinazoa

San-Pedro-jaiak-2013_04

Arrastion Mungitarrok:

Ohore eta poztasun haundia da hemen, gure udaletxeko balkoian, zuekaz batera 2.013garreneko San Pedro jaiei hasiera emotea.

Eskertu bihotzez jai batzordeari, Mungia Saskibaloi Taldearen Hogeitabostgarren urteurrena kontutan hartuteagatik aurtengo pregoia emoteko.

Hemen goian gauz gure elkartearen zati txiki bat, aintzinako jokalariak, oraingo jokalariak eta gaur egungo direktiba, baina ahaztu barik, gure bazkideak, mungialdeko ikastetxeak, laguntzaileak, gurasoak…eta abar. Hauen laguntza barik ezin baita egun bat, eta are gutxiago 25 urte bete izatea.

Kiñu bat ere gure neuke adierazi, gure herriko kirol, kultur eta auzoko elkarteei danon artean egiten dugulako herriaren eguneroko bizitza hobeagoa.

FORMALIDADEAK KENDUTA, PREST ZAUZIE GUZTIOK ASTE HONERI HASIERA EMOTEKO????

UTZI ALBO BATERA ARAZO GUZTIAK ETA GUREKIN BATERA!!!!!

GORA MUNGIA, GORA GURE IKURRIÑA, GORA MARIJATA, GORA SAN PEDRO JAIAK,!!!!!

Txupinazorako deialdia

Imagen3

Kaixo

Dakizuenez hurrengo ekainak 28 arratsaldeko 8tan Mungia Saskibaloi Taldeak udaletxeko balkoian egongo da herriko jaiei hasiera emoteko. Kluba osatzen duzuen guztiak ordezkatuta egongo zarete.

Gonbidatu nahi dizuet  M.S.T-ko  kamisetagaz udaletxearen aurrean elkartzera danok batera, egun horretan erakusteko nolako taldea garen. Horrela gure klubak merezi duen lekuan kokatzeko.

Anima zaitezte!!!

Eskerrik asko

Luis Ortega, Presidentea