MUNGIA S.T. MOVEMBER-EN ALDE

Movember ekintza, mundu mailan zabalduta dauden eta behar besteko arretarik jarri ez zaien gizonezkoen osasun arazoei aurre egiteko sortu zen (gizonezkoen bizi-itxaropena 6 urte gutxiagokoa da). Azken urteotan, ondoko gaixotasunetan jartzen ari da ahalegin handiena:

– Prostatako Minbizia

– Barrabil Minbizia

– Osasun mentala

Gizonezkoen osasuna mundu mailan hobetzeko helburuarekin jarraituz, Movember Fundazioa finantziazioa lortu eta arazo hauen inguruko ezagutza zabaltzearen alde lan egiten ari da.

Horregatik MUNGIA STk ekintza honetan parte hartu nahi du. Horretarako azaroaren 24 eta 25ean DIRUA BATZEKO itsulapikoa jarriko dugu J.A.Aguirre Polikiroldegian. Batutakoarekin saskibaloian jokatzeko materiala oparituko zaie Gurutzeta Ospitaleko Haurrentzako Onkologiako umeei.

Diru honekin, MUNGIA STk Movember ekimenerako dirua emateaz gain, gaixotasun hauek dituzten pertsonentzako ekintzaren bat antolatzea izango du helburu.


Kategoria: Kronikak, MST. Gorde lotura.