Saludo presidente 2018

2018-2019ko denboraldi barri hau hasteagaz batera, geure klubak, Mungia Saskibaloi Taldeak,  30 urte beteko dauz alajaina! 1988ko urriaren 25ean, saskibaloia maite eben mungiar batzuek abenturatxo hau hastea erabagi eben; eta eskerrak eurei hain zuzen bere, hamen gagoz gaur egun. Beste urte batez, ilusinoz beteriko proiektu bategaz gatoz, inoiz baino gehiago etorkizunera begira ganera.

2. maila nazionalean emakumezkoen zein gizonezkoen presentzia izaten jarraituko dogu;  hau ezin izango zan gauzatu klubarentzat eta klubarengatik behar egiten daben jokalari, entrenatzaile, delegatu zein zuzendaritzako kide danen behar ezin hoberik barik.

Denboraldi honetan, txapelketa federatuetan parte hartuko daben 11 talde daukoguz. Ganera, iaz esan neban moduan,  baneukan andrazko beteranoen talde bat osatzeko desafioa neure buruagaz. Eta egin egin dogu! Klubeko jokalariak izan ziran batzuen konpromisoagaz eta beste batzuen laguntzagaz, andrazko beteranoen taldea errealitate bat da. Hasi dira, denboraldi honetan alkarregaz olgetan 15 urte beteko daben gizonezko beteranoen taldea hasi zan lez. Andrazkoek bere, geure kirola dogun saskibaloiaz disfrutetan urte honeek eta gehiago betetea espero eta gura dot.

Ez dogu aukera hau alperrik galdu gura taldearentzat beharrean eta laguntzen egon diranei eskerrak emon barik, batez bere, itzalean, euren urrezko denbora danak ezin hobeto urten daian eskaini dabenei. Erakundeak (Mungiako Udala), babesleak, laguntzaileak eta klubeko bazkideak bere ezin doguz ahaztu. Guzti honeek barik ezinezkoa izango zan proiektu hau aurrera eroatea.

ESKERRIK ASKO DANORI.

Klubari oraindino aktiboki lagundu ezin izan deutsazuen danori, anima zaiteze egiten, seguru zuon ideak, ilusinoak eta bestelako ekintzek zuon kluba dan Mungia Saskibaloi Taldea hazten eta sendotzen lagunduko dabela. 

Zuon laguntasuna aurretiz eskertuz, jaso agur bero bat.

MST zuzendaria

Luis Ortega