Estatutuak

MUNGIA SASKIBALOI KLUBAREN ESTATUTUAK

I. KAPITULUA ARAU OROKORRAK

1.ARTIKULUA.-Mungia Saskibaloi kluba irabazi asmorik gabeko elkarte bat da, iraupen mugagabea duena, berezko nortasun juridikoaz eta bere helburuak betetzeko jarduteko gaitasunaz hornitua.

– Modalitate nagusia: Saskibaloia

Klubak ahalmen-urritasuna duten pertsonen kirola sustatuko du, unean-unean dagoen eskakizunaren arabera eta eskura dituen giza baliabideak eta baliabide materialak kontuan hartuta. Halaber sustatuko du emakumezkoen kirola, kirol-motak emakumeengana zabaltzeko lana bultzatuz.

Horrek ez du esan nahi, ordea, klubak bere kabuz edo beste entitate batzuen bitartez ezingo duenik jarduera ekonomikorik gauzatu, baldin eta klubaren helburuekin loturaren bat badute edo helburu horien zerbitzura badaude.

2. ARTIKULUA.- Kirol-klubaren eraketa, inskripzioa, aldaketa, desegitea, antolaketa eta funtzionamendua honako lege-xedapen hauen mende egongo dira: Euskadiko Kirolaren ekainaren 11ko 14/1998 Legea, Kirol klub eta kirol elkarteei buruzko ekainaren 22ko 163/2010 Dekretua, klubaren estatutuak eta aplikagarriak diren gainerako araudiak, eta bere batzar orokorrak eta gainerako gobernu-organoek hartutako erabaki baliodunak. Lege-xedapen horiek jasotzen ez duten alderdiei dagokienez, elkarteen alorrean indarrean dagoen araudi orokorra aplikatuko da.

3. ARTIKULUA.- Kasuan-kasuko kirol-kluba atxikitzen den kirol-federazioaren lege-xedapenak aplikatuko zaizkie kirol-klubei, afiliazio horren ondorioz bidezkoa den neurrian.

4. ARTIKULUA.- Kirol-klubak nagusiki Euskadiko Autonomia Erkidegoan jardungo du. Klubaren helbide soziala honako hau izango da: Herria: Mungia P.K.:48100; kalea: Arana Goiri tar Sabin ; zk.:13. Helbidea aldatuz gero baina udalerria ez, administrazio-organoak berak erabaki dezake aldaketa, Euskal Autonomia Erkidegoko Kirol Erakundeen Erregistroari jakinarazita.

II. KAPITULUA BAZKIDEAK

5. ARTIKULUA.- Kirol-klubeko bazkide guztiak berdinak dira beren eskubide eta betebeharrei dagokienez. Ez da egongo, beraz, haien jatorria, sexua, arraza, erlijioa, hizkuntza, sexu-joera edota beste edozein egoera edo zirkunstantzia pertsonal edo sozial dela-eta diskriminaziorako biderik emango duen inolako xedapenik.

6. ARTIKULUA.- Kirol-klubeko kidea izateko, honako baldintza hauek bete behar dira:

a) Dagokion sarrera-kuota ordaintzea. b) Interesa edukitzea kirol-klubaren helburuetan.


7. ARTIKULUA.- Kirol-klubean sartzeko eskaera idatziz bidali behar zaio presidenteari. Presidenteak jakitun jarriko du Zuzendaritza Bnatzordea eta aurreko artikuluan adierazitako baldintzak betetzen diren ala ez aztertu ondoren eskaera onestea edo baztertzea erabakiko du. Erabaki horren aurka ez da errekurtsorik onartuko.8. ARTIKULUA.- Kirol-klubeko bazkideek honako eskubide hauek izango dituzte:

a) Kirol-klubaren helburu espezifikoak lortzeko bidean parte hartzea, indarreko legedian eta estatutuetan xedatutakoari jarraituz, eta helburu horiek bete daitezela exijitzea.

b) Kirol-kluba libreki uztea. c) Kirol-klubaren jarduerak ezagutzea eta beraren dokumentazioa aztertzea. d) Kirol-klubaren baitan bere iritziak askatasunez adieraztea. e) Klubaren ordezkaritza- eta gobernu-organoetarako hautesle eta hautagaiak izatea,

betiere adinez nagusiak badira eta jarduteko gaitasun osoa badute. f) Haien aurka diziplina-neurriak ezarri baino lehen entzunak izatea, bai eta neurri horiek funtsatu duten gertaeren gaineko informazioa jasotzea ere; gainera, isunik

badagokio, horri buruzko erabakia arrazoitua izango da. g) Legearen edo estatutuen aurkakotzat jotzen dituzten kirol-klubeko organoen

erabakiak aurkaratzea 9. ARTIKULUA.- Kirol-klubeko bazkideek honako betebehar hauek izango dituzte:

a) Kirol-klubaren helburuak partekatzea eta horiek lortzeko bidean kolaboratzea. b) Estatutuen arabera bazkide bakoitzak ordaindu behar dituen kuotak, derramak eta

bestelako ekarpenak ordaintzea. c) Kirol-klubeko organoek hartzen dituen baliozko erabakiak ontzat hartzea eta

betetzea. d) Estatutuetatik eta araudietatik ondorioztatzen diren gainerako betebeharrak.

10. ARTIKULUA.- Bazkide izateari utziko zaio honako kasu hauetan:

a) Norberaren borondatez. b) Heriotzagatik edo, pertsona juridikoen kasuan, desegiteagatik. c) Bazkide-kuotak arauz ezarritako epean ez ordaintzeagatik, betiere berandutze

horren arrazoiak ez badira behar bezala justifikatzen Zuzendaritza Batzordearen iritziz. d) Estatutuetan edo araudietan ezarritako betebeharren ez-betetze larri batengatik isuna jasotzeagatik, edo Batzar Nagusiak edo Zuzendaritza Batzordeak hartutako baliozko

erabakien ez-betetze larri batengatik.

11. ARTIKULUA.- Kirol-klubeko kideek isuna jaso dezakete, betiere aldez aurretik administrazio espedientea izapidetu eta interesatuari entzunaldia eman ondoren. Isunak izan daitezke, hasi aldi baterako eskubideak galtzetik kirol-kluba behin betiko uzterainokoak.

III. KAPITULUA DOKUMENTUEN ARAUBIDEA

12. ARTIKULUA.- Kirol-klubak honako liburu hauek, gutxienez, edukiko ditu antolatuta eta eguneratuta:

a) Bazkideen Erregistro Liburua. b) Kide anitzeko organoen akta-liburuak. c) Kontabilitate-liburuak. d) Hala badagokio, zor-tituluen edo ondarezko zati alikuotaren erregistro-liburuak.

Aipaturiko liburu horien kudeaketa-lanak ez du kentzen beste xedapen orokor batzuen ondorioz egin beharreko dokumentuen gaineko betebeharrak egin behar ez direnik.

Liburu horiek Euskal Autonomia Erkidegoko Kirol Erakundeen Erregistroan legeztatuko dira, bertako araudi erregulatzailearen arabera.

13. ARTIKULUA.- Bazkideen Erregistro Liburuan haien izen-abizenak eta helbidea jaso beharko dira. Gainera, alta eta baja egunak ere idatzi beharko dira.

14. ARTIKULUA.- Akta-liburuetan Batzar Nagusiak eta Zuzendaritza Batzordeak eginiko bilerak jasoko dira: eguna, parte hartzaileak, aztergaiak eta hartutako erabakiak. Kirol-klubaren presidenteak eta idazkariak sinatu beharko dituzte aktok.

15. ARTIKULUA.- Kontabilitate-liburuetan kontabilitatearen alorrean indarrean dauden xedapenek eskatzen dituzten datu eta mugimenduak jaso beharko dira; hartara, klubaren ondarearen berri zehatza emango dute, eta haren finantza-egoeraren eta emaitzaren berri zehatza ere, bai eta ondasunen inbentarioarena ere.

IV. KAPITULUA ORDEZKARITZA, GOBERNU ETA ADMINISTRAZIO ORGANOAK

16. ARTIKULUA.- Hauek dira kirol-klubaren organoak:

a) Batzar Nagusia b) Zuzendaritza Batzordea: c) Presidentzia

I. ATALA BATZAR NAGUSIA

17. ARTIKULUA.-Batzar Nagusia gobernu-organo gorena da, eta boto-eskubidea duten bazkide guztiek osatzen dute.

18. ARTIKULUA.- Hona zeintzuk diren Batzar Nagusiaren gutxieneko zereginak:

a) Presidentea edo, hala badagokio, Zuzendaritza Batzordea aukeratzea, bakarka, askatasunez, zuzenean eta isilpean egindako bozketaren bidez.

b) Kontuak eta aurrekontuak onartzea. c) Erregelamenduak onartzea. d) Estatutuak aldatzea. e) Kirol-klubaren bat-egitea, zatiketa, eraldaketa edo desegitea onartzea. f) Dirua maileguan hartzea.

g) Higiezinak besterentzea eta zergapetzea. h) Eskualda daitezkeen zor-titulu adierazgarriak edo ondarezko zati alikuotarena

ematea. i) Presidentearen aurkako edo, hala badagokio, Zuzendaritza Batzordearen aurkako

zentsura-mozioa onartzea. j) Administrazio-organoko kideen ordainsariaren baldintzak onartzea.

19. ARTIKULUA.- Batzar Nagusiak ohiko bilkurak egingo ditu kontuak onartzeko eta, nahitaezkoa izanez gero, aurrekontua onartzeko; bilkura bereziak ere egingo ditu, sortzen diren bere eskumeneko gainerako gaiak aztertzeko.

20. ARTIKULUA.- Kirol-klubeko presidenteari dagokio Batzar Nagusiaren ohiko bilkurarako deia egitea. Hori ezinezkoa bada edo presidenteak deialdia epearen barruan egiteko obligazioa betetzen ez badu, Zuzendaritza Batzordeak edo edozein bazkide-taldek egin dezake deialdia, baldin boto-eskubidea duten bazkideen %10era iristen bada.

Kirol-klubaren presidenteari edo boto-eskubidea duten bazkideen %10era iristen den edozein bazkide-talderi dagokio Batzar Nagusi Berezirako deialdia egitea.

21. ARTIKULUA.- Batzar Nagusirako deia –dela ohikoa dela berezia–, aztergaien zerrendarekin batera, kirol-klubaren webgune ofizialean –halakorik badago– jarritako

iragarki baten bidez jakinaraziko zaie bazkideei. Iragarkia 15 eguneko aurretik jarriko da, gutxienez, salbu eta premiazko epeen kasuetan edo ezustean gertaturiko larrialdien kasuetan. Webgunerik ez badago, jakinarazpena posta arruntaren bidez edo posta elektronikoaren bidez bidaliko da.

22. ARTIKULUA.- Batzar Nagusia –dela ohikoa dela berezia– baliozkotzat joko da baldin eta lehenengo deialdian kideen %50 gutxienez bertaratzen badira. Bigarren deialdian, baliozkotzat joko da edozein dela ere bertaratzen diren kideen kopurua. Bigarren deialdian, bilera ezingo da egin harik eta aurreneko deialditik hogeita hamar minutu pasa arte.

II. ATALA ZUZENDARITZA BATZORDEA

23. ARTIKULUA.- Zuzendaritza Batzordea kirol-klubaren administrazio-organoa da. Bertako kideen kopurua 5 eta 7 artekoa izango da. Honako hauek osatuko dute Zuzendaritza Batzordea: presidentea, zeina kirol-klubaren presidentea bera izango baita, presidenteordea, idazkaria, diruzaina eta batzordekideak.

24. ARTIKULUA.- Zuzendaritza Batzordeari kudeaketa administratiboari eta ekonomikoari buruzko eginkizunak esleituko zaizkio, eta horiek betetzeko Batzar Nagusiak emandako jarraibideak errespetatuko ditu. Eginkizun horietako bat edo guztiak klubean sorturiko batzorde exekutibo bati edo kideren bati eskuordetu ahalko dizkio.

25. ARTIKULUA.- Zuzendaritza Batzordearen bilkuretarako deialdia egitea kirol-klubaren presidentearen edo, haren ordez, presidenteordearen eginkizuna izango da. Deialdia eta aztergaien zerrenda, dagokion dokumentazioarekin batera, kirol-klubaren webgune jarritako iragarki baten bidez jakinaraziko zaie Zuzendaritza Batzodeko kideei. Iragarkia bi egun aurretik jarriko da, gutxienez, salbu eta premiazko epeen kasuetan edo ezustean gertaturiko larrialdien kasuetan. Webgunerik ez badago, jakinarazpena posta arruntaren bidez edo posta elektronikoaren bidez bidaliko da.

26. ARTIKULUA.- Batzar Nagusia baliozkotzat joko da baldin eta lehenengo deialdian kideen %50 gutxienez bertaratzen badira, eta bigarren deialdian kide bi gutxienez bertaratzen badira, betiere horietako bat presidentea edo presidenteordea bada.

Halaber joko da baliozkotzat baldin eta, aurretik deialdirik egin gabe ere, Zuzendaritza Batzordeko kide guztiak bertaratzen badira eta aho batez hala erabakitzen badute.

27. ARTIKULUA.- Kirol-klubaren presidentea edo, haren ordez, presidenteordea izango da Zuzendaritza Batzordeko burua eta Batzordearen jarduna koordinatuko duena.

28. ARTIKULUA.- Idazkariak sarrera-eskaerak jaso eta bideratuko ditu, kirol-klubaren bileren aktak egingo ditu, bazkideen fitxategiaz eta erregistro-liburuaz arduratuko da, bai eta klubaren webguneaz eta lan administratiboak zuzentzeaz ere. Langintza horietarako, langile edo kolaboratzaileen laguntza jaso ahal izango du.

29. ARTIKULUA.- Zuzendaritza Batzordeak, edo bertako kideek banaka, honako kasu hauetan utziko dute kargua:

a)Dimisioa ematen duelako. b) Heriotzagatik edo, pertsona juridikoen kasuan, desegiteagatik. c) Zentsura-mozioa onartu delako.

Kideen banakako kargu-uzteen ondorioz Zuzendaritza Batzorde osoarena gertatzeko, kideen erdiek gutxienez utzi behar dure beren kargua.

Zuzendaritza Batzordearen kargu-uztea gertatzen bada, Batzorde Kudeatzaile bat eratuko da eta Batzar Nagusi Berezirako deia egingo da, Zuzendaritza Batzorde berria hautatzeko. Hori ezinezkoa bada, edozein bazkide-taldek egin dezake deialdia, baldin boto-eskubidea duten bazkideen %10era iristen bada.

Zuzendaritza Batzordeko kide batek edo gehiagok banaka kargua uzten badute, baina hala ere kideen %50ek beren karguari eusten badiote, postu hutsak kooptazio bidez bateko dira, alegia, Zuzendaritza Batzordeko kideek askatasunez aukeratuko dituzte kargu berriak beteko dituzten pertsonak. Kooptazio bidez izendatzen diren kideak egiten den lehenengo Batzar Nagusian berretsiko dira.

III. ATALA PRESIDENTEA

30. ARTIKULUA.- Presidentea kirol-klubaren organo exekutiboa da; klubaren legezko ordezkaritza dauka eta administrazio-organoen burua da, eta organo horiek hartutako baliozko erabakiak exekutatzeko betebeharra dauka.

31. ARTIKULUA.- Presidentea, Zuzendaritza Batzordeko gainerako kideak bezala, zerrenda itxien hautagaitzen bidez aukeratuko da, eta hautagaitzan lehenengo postuan dagoena horixe aukeratuko da presidente.

32. ARTIKULUA.- Presidenteak estatutu hauetako 29. artikuluan adierazitako arrzoietako batengatik utzi ahal izango du kargua. Kirol-klubekoPresidentearen postua hutsik gelditzen bada, aipaturiko arau horretan aurreikusitako muduan jokatuko da.

IV. ATALA XEDAPEN OROKORRAK

33. ARTIKULUA.- Kirol-klubaren Zuzendaritza Batzordea eta presidentea lau urterik behin aukeratuko dira, bakarka, askatasunez, zuzenean eta isilpean egindako bozketaren bidez, eta aukeraketan bazkide guztiek parte hartu halako dute. Bozketan ez da boto- ordezkaritzarik onartuko.

Kirol-klubeko organoetako kideek jardunean jarraituko dute kide berriak karguaz jabetzen diren arte, non eta ez den gertatzen horretarako ezintasun ageriko bat.

Zuzendaritza Batzordeko kideek beren kargua betetzeagatiko ordainsariak jaso ahalko dituzte, betiere Batzar Nagusiak berariaz onartzen badu, beste aztergaietatik aparteko gai moduan, eta bertaratutako kideen bi herenak alde agertzen badira.

34. ARTIKULUA.- Batzar Nagusiak Zuzendaritza Batzordeko kide guztien edo haietako baten edo batzuen erantzukizuna exijitu ahal izango du zentsura-mozio baten bidez. Mozio horrek, aurrera egingo badu, berariaz deitutako bilkuran bertaratutakoen bi herenen aldeko botoa beharko du.

Zentsura-mozioa idatziz aurkeztu beharko zaio Zuzendaritza Batzordeari, bazkide guztien %10eko babesarekin. Batzar Nagusi Bereziak aztergai bakarra izango du: zentsura-mozioa eztabaidatzea eta haren gaineko ebazpena ematea.

Zuzendaritza Batzorde osoaren aurkako mozio-zentsura onartzeak bertako kide guztien kargu-uztea ekarriko du, kirol-klubaren presidentearena barne. Zentsura-mozioa batzordekide baten edo batzuen aurkakoa bada, hura onartzeak batzordekide horien kargu-uztea soilik ekarriko du.

Zentsura-mozioak presidente berria izateko hautagai baten proposamena jaso dezake, edota, hala badagokio, Zuzendaritza Bztorde osoarena edo bertako kide batena edo batzuena. Hauatutako kargu berrien agintaldia aurreko agintaldiari bukatzeko falta zaion adinakoa izango da.

35. ARTIKULUA.- Inola ere ez dira bateragarriak izango kirol-klub baten presidente kargua eta klub hori atxikita dagoen kirol-federazioaren presidentea kargua.

Pertsona bera ezingo da izan batera kirol-modalitate bereko eta kategoria bereko kirol-klub baten baino gehiagoren presidentea.

V. KAPITULUA HAUTESKUNDE PROZESUA

36. ARTIKULUA.- Klubaren hauteskunde-prozesuak ez du beteko ekainaren 22ko 163/2010 Dekretuan ezarritakoa. Zuzendaritza Batzordearen berriztapena, horretarako deituta izango den Batzar Nagusi Berezi baten barruan egingo da.

37. ARTIKULUA.- Administrazio-oraganoetarako aurkezten diren hautagaitzetan emakumeen eta gizonen arteko oreka gordeko da, arrazoi objektiboak tarteko ezinezkoa denean izan ezik.

Hautagaitza bakarra baldin badago, zuzenean aukeratuko da, inolako bozketarik egin behar izan gabe.

VI. KAPITULUA ARAUBIDE EKONOMIKOA

38. ARTIKULUA.- Kluba berezko aurrekontu eta ondare araudiaren mende egongo da. Ekonomia-ekitaldia urtekoa izango da, eta amaiera urte bakoitzeko ekainaren 15etik 30era bitartean izango da.

Klubak ez du fundazio-ondarerik, eta bere jarduerak aurrera eramateko honako baliabide hauek erabiliko ditu:

a) Batzar Nagusiak, hala badagokio, erabakitzen dituen sarrera-kuotak edo/eta aldizkako kuotak.

b) Berez dagozkion ondasun eta eskubideen produktuak, bai eta jasotzen dituen diru- laguntzak, dohaintzak, utziriko ondarea eta babes-laguntzak ere.

c) Estatutuetan adierazitako helburuei begira klubak egiten dituen legezko jardueretatik eratorritako beste diru-sarrerak.

Diru-sarrera guztiak, kirol-ekitaldietan eskuratutakoak barne, oso-osorik erabiliko dira helburu soziala garatzeko. Inola ere ez da onartuko etekinak bazkideen artean banatzerik, ezta haien ezkontideen edo antzeko afektibitate-harremana duten bizikideen artean ere, edo ahaideen artean. Orobat, ezingo da doako lagapenik egin irabazi-asmoa duten pertsona fisiko edo juridikoen alde.

Ondasun higiezinak erabiltzeko, besterentzeko edo zergapetzeko, Batzar Nagusian bertaratutakoen bi herenen gehiengoz adostutako erabakia beharko da.

39. ARTIKULUA.- Kirol-kluba deseginez gero, edo bazkideren bat egotziz gero, pertsona horrek eskubidea izango du hasieran ordaindu zuen ondare-partaidetzaren diru-kopurua edo beste diru-ekarpenak errekuperatzeko, salbu eta bazkidetza-kuota moduan ordaindutako kopuruak. Horretarako, baina, ezinbesteko baldintza da ondare-murrizketaren ondorioz hirugarren pertsona edo entitateek kalterik ez jasotzea. Banantze kasuetako

ondare-partaidetza berreskuratzeak ez du zertan eraginik izan kluben irabazi asmorik gabeko izaeran. Batzar Nagusiari dagokio artikulu honetan adierazitako erabakiak abian jartzea.

VII. KAPITULUA ESTATUTUAK ALDATZEA

40. ARTIKULUA.- Estatutu hauek aldatzeko edo indargabetzeko, berariaz deitutako Batzar Nagusi Bereziaren erabakia beharko da, alegia, bertaratutako bazkideen bi herenen gehiengo kualifikatuaren adostasunez hartutako erabakia.

III. KAPITULUA: DESEGITEA ETA LIKIDAZIOA

41. ARTIKULUA.- Kluba Batzar Nagusiaren erabakiz desegingo da, estatutu hauek aldatzeko ezarri diren baldintzak eta gehiengoa errespetatuta, edo ebazpen judizialaren bidez.

42. ARTIKULUA.- Behin kirol-kluba deseginez gero, likidazio-epea hasiko da. Epe hori amaitu arte klubak bere nortasun juridikoari eutsiko dio.

Administrazio-organoko kideak likidatzaile bihurtuko dira, salbu eta Batzar Nagusiak edo, hala badagokio, desegitea ebatzi duen epaileak beste batzuk izendatzen baditu; eta 163/2010 Dekretuaren 69.3 artikuluan xedatutako funtzioak beteko dituzte.

Likidazio-fasean dagoen bitartean, kirol-klubak “likidazio-fasean” esaldia erantzi beharko dio bere izenari.

43. ARTIKULUA.- Kirol-kluba desegin eta likidatuz gero, haren ondorioz geratzen den ondare garbia udalerri bereko, edo hala badagokio, lurralde historiko bereko beste kirol-entitate baten bitartez kirola sustatzeko eta praktikatzeko helburuetarako erabiliko da.

IX. KAPITULUA: DIZIPLINA ARAUBIDEA

44. ARTIKULUA.- Kirol-klubak bazkideen gainean duen diziplina-ahalmena klubaren beraren araudiek eta erabakiek ezarriko dute, eta hartzen dituen erabakien kontra ezingo da errekurtsorik jarri kirol-federazioetan edo Kirol Justiziako Euskal Batzordean. Kirol-klubak diziplinaren alorrean hartzen dituen erabakiak jurisdikzio arruntean aurkaratu ahal izango dira.

X. KAPITULUA: BOLUNTARIOEN BARNE-ESTATUTUA

45. ARTIKULUA.‑Mungia Saskibaloi Klubak bere programa batzuk  edo guztiak garatzeko boluntarioen  laguntzarekin kontatu ahal izango du.

Helburu  hauetarako Mungia Saskibaloi Klubak boluntarioaren barne estatutu bat burutuko du ekainaren 25eko 17/1998 boluntarioen legearen arabera, EAOeko 98130 zenbakian 1998ko uztailaren 13an argitaratuta, irabazi asmorik gabeko erakunde publiko zein pribatuetan herritarren parte hartze solidarioa arautzen duena.

 

Mungian, 2014eko Ekainaren 20an

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude