Mungia Saskibaloi Taldea 1988an sortu zen, saskibaloizale talde bati esker. Taldearen sorrera azaltzeko izenik aipatzekotan, Andoni Elorriaga eta Joseba Lotina aipatu beharko genituzke. Sasoi hartan, hauek “Regional” deritzon kategoriako beste talde batzuetan zebiltzan eta Mungian ere saskibaloia bultzatu beharra ikusi zuten. Beste lagun batzuekaz batera, tramite guztiak eginda, Mungia Saskibaloi Taldea osatu zuten. Fundazio aktan agertzen diren izenak honakoak dira: Jose Angel Gabiola, Andoni Elorriaga, Joseba Zugazaga, Pedro Manuel Ayastui, M. Asunción Sustatxa eta Irune Iriondo.

Lehenengo Mungia Saskibaloi taldea
Lehenengo Mungia Saskibaloi taldea, 1988an

Urte batzuk pasatu ziren behar den moduko lehenengo zuzendaritza taldea osatzeko, 1996-97 denboraldira arte hain zuzen. Orduan osatu zen zuzendaritza batzordea hauxe izan zen: Julio Aldama (lehendakaria), Txomin Romero (idazkaria) Mikel Abad (diruzaina) eta Jesus Aguirre, Andoni Elorriaga eta Isaak Amezaga (bokalak). 1998an Zuzendaritza batzordea berristu zen: Pedro Perez (presidentea), Ander Arzubia (idazkaria), Mikel Arriaga (diruzaina) eta Jose Luis Ibarra, Jose Ángel Oleaga, Mikel Torre eta Mª Cruz Gutiérrez bokalak. Mikel Arriagak 2003 urtera arte eraman zuen taldea. Urte horretan Gorka Mentxakak MSTaz arduratu zen  2010ak arte, zuzendaritza batzorde berria osatu arte. Batzorde horretan Gorka Mentxaka (presidentea), Jorge Ortega (presidenteordea), Bernardo Gutierrez (idazkaria), Roberto Flores (diruzaina) eta Luis Ortega bokal moduan egon ziren. 2012.eko Martxoan zuzendaritza batzordea berristu egiten da: Luis Ortega (presidentea), Jose Mª Goikoetxea (presidenteordea), Begoña Garai (idazkaria), Juan Gil (diruzaina), eta Jose Ignacio Erkoreka eta Josu Etxebarria bokalak.
Hasiera batetik, 1988-89 denboraldian Mungia Saskibaloi Taldeak talde bi izan zituen lurraldeko edo “Regional” bigarren mailan: bata gizonezkoena eta bestea emakumezkoena.
Gizonezkoen nagusien taldeak 1994-95 denboraldian lehen mailara igotzea lortu zuen, Isaac Amezaga entrenatzailea zela. Handik aurrera, talde honek kategoriari eustea lortu du entrenatzaile aldaketa ugari izanda. Horrela, Isaac Amezaga ez ezik, Jose Antonio Botas, Carlos Armentia, Dioni eta Txutxi Del Solar ere izan dira entrenatzaileak. 1999-2000 denboraldia benetan arrakastatsua izan zen taldearentzat. Gizonezkoen nagusien taldeak kopa eta liga irabazi zituen, partidu bi baino ez galduta eta honek Liga Autonomikora igotzeko aukera eman zion.
1988-emakumezko

Emakumezkoen taldea ere ez da makala izan. 1988-89 denboraldian Lauaxeta institutuko jokalariekin osatu zen eta Bigarren Mailan mantendu da urte askotan zehar, Alfonso Concepción  eta Juan Carlos Ruiz Olalla entrenatzaileen eskutik. 1996-97 denboraldian junior 1. Mailara igo ziren Andoni Elorriaga entrenatzailearen eskutik, Asier Goitia delegatua zelarik. 1997-98 denboraldian Regionaleko 1. Junior taldea osatu zen eta urte horretan bertan lortu zuten.
Bigarren Maila Nazionalera igotzea. Arrakasta hauengatik behar-bada, 1998-99 denboraldian andrazko beste talde bat lortu zuten osatzea Jubenil Mailan eta horrela, 1999-2000 denboraldian emakumezkoen bi talde izan ditu Mungia Saskibaloi Taldeak, bata senior kategorian eta bestea jubeniletan.
Taldearen helburua, itzelezko garaipenak lortzea baino gehiago, saskibaloia Mungialdean zabaltzea da. Horretarako, harreman estuak ditu ikastetxeekin eta, batez ere, bertan, eskola-kirolean, saskibaloian parte hartzen duten gaztetxoekin eta euren entrenatzaileekin, horiek izango dira eta goiko ekipoen harrobia.