Proiektua

k.p

Sarrera

Dokumentu honen bidez Mungia Saskibaloi Taldeak garatzen duen kirol eta gizarte proiektuaren berri eman eta zabaldu nahi diegu Mungiako eta inguruko gazteei eta gainerako herritar eta erakunde publiko eta pribatuei.

 

Mungia STren sorrera

Mungia ST (1988an eratu zen) irabazi asmorik ez daukan kirol erakundea da, Mungian eta eskualde osoan kirol eta gizarte proiektu sendo bat finkatzeko gogoaren, ilusioaren eta esperientziaren ondorioz sortua, gazteei kirola ez eze prestakuntza eta gizarte proiektu oso bat eskaintzeko, hasi eskoletatik, senior (neskak eta mutilak) eta beteranoen kategorietaraino.

25 urte bete ditugu ez da gutxi  saskibaloia eta gizaki guztiok eduki behar ditugun kirol- eta giza-baloreak sustatzen; eta garrantzitsuena zera da, klub honek aurrera jarraitzen duela eta Euskal Herriko kirol eta gizarte erreferente izateari eusten diola.

Helburuak, asmoak eta baloreak

Atal honetan gure klubaren helburu eta asmoen inguruko puntu batzuk azalduko ditugu.

1.- Helburuak

Proiektu honen sorrerak hiru oinarri ditu:

  1. Gure gazteak ondoko baloreetan heztea: Errespetua, Berdintasuna, Diziplina, Adiskidetasuna, Elkartasuna, Ahalegina, Talde-lana, Kiroltasuna eta Integrazioa.
  2. Saskibaloia kirol diziplina modura ez eze gizarte-jarduera modura ere hartzea.
  3. Saskibaloian jokatzen dugunean gogoa eta baloreak transmititzea, gure zaletasuna handitu eta ikusleei zabaltzeko, gure klubaren sinbolo eta koloreekin identifika daitezen.
  4. Gure gizartearekin elkarlana garatzea kirolaren bidez, kasurako, klubeko kide guztiek antolatutako jarduera edo ekitaldiak eginda.
  5. Klubeko kide guztiak inplikatzea klubak parte-hartzen duen kirol- eta gizarte-ekintzetan, lehiaketa-zelaietatik kanpo gertatzen diren gauza guztiak garrantzitsuak direla uler dezaten.
  6. Entrenatzaile eta jokalarien prestakuntzan lan egitea, kirolari hobeak eta, batez ere, pertsona hobeak izan daitezen.

 

2. Asmoak

  • Erreferentziazko erakundea izatea, gizarte- eta kirol-jardueren bidez Mungiako eta inguruetako gazte eta helduei kirola, prestakuntza eta garapen pertsonala eskaintzen dien kluba izatea.
  • Klub handia izatea, guztiontzako klub. Zoritxarrez, klub gehienetan “klub handia” eta “guztiontzat” kontzeptua ez dira inoiz batzen. Mungia STk osatzen duen familia saskibaloian jokatu nahi duten neska-mutil guztientzat dago zabalik, talde-kirol guztiek dituzten muga txikiak salbu. Gainera, klub hau gogor ahaleginduko da, aztertu eta erabili egingo ditu bere esku dauden eremu eta baliabide berri guztiak; eta ahal duen neurrian, hazi egingo da bere jokalariei onena eskaini ahal izateko. Klub erakargarria eta modernoa izan gura du, teknologia eta tendentzia berriekin batera aurrera egingo duena, kide guztientzat harro egoteko moduko kluba izateko.
  • Ezelango diskriminaziorik (sexu, edade, arraza edo hizkuntzagatik) onartzen ez duen kirol eta gizarte gunea sortzea.
  • Partidurik partidura zale gehiago batzea.
  • Luzaro iraungo duen barruko egitura izatea, eta horretara, helburu bera ardatz izango duen familia osatzea, hain zuzen ere, saskibaloia bizi-oinarri bihurtzea.
  • Udalerriko klub federatu guztiak batzea, eta herriko ikastetxeak laguntzea eta koordinatzea, eurak dira-eta eta gure arrakastaren zutabeetako bat.

 2

 

3. Baloreak

Proiektu hau sendotu eta finkatu egin gura dugu, beti ere, ondoko baloreetan oinarrituta:

1. Genero berdintasuna eta aniztasuna (neskak eta mutilak).

2.  Hizkuntza ezberdinen erabilera kirolean (euskera, gaztelera, …).

3. Konpromisoa eta konfiantza.

4. Besteenganako errespetua eta onarpena.

5. Erantzukizuna.

6. Ahalegina eta dedikazioa.

7. Parte-hartzea eta sormena.

8. Gogoa.

9. Taldeko kide izatearen harrotasuna.

8

Gestio administratibo eraginkorra.Eta ondokoei eutsita :

  • Gardentasuna.
  • Aipatutako balore horietan oinarritutako kirol-hezkuntza eskaintzea gazteei.

Horretaz gain, gure Klubaren proiektua identifikatzen eta gure nortasuna adierazten dituzten beste balore batzuk ere badaude. Balore horiek ezagutzea ezinbestekoa da, baina are garrantzitsuagoa da balore horiek gure ibilbidearen gidari izatea.

· Zintzotasuna.-  ahalik eta profesionalik onena izaten saiatuko naiz beti, lanean eta lanetik kanpo. Zintzoa ez dana ezin liteke lider izan.

· Apaltasuna.- gure jarraitzaileak, inguruko jendea eta aurkariak dira gure proiektuaren euskarri nagusia.

· Zaletasun bizia.- egiten dugun guzti-guztian (kirolean, lanean edo pertsonen arteko harremanetan) gogorik eta zaletasunik biziena jarri behar dugu.

· Ekina.-  emaitzak onak zein txarrak izan, horixe (ekina) da aurrera egiten laguntzen diguna.

· Indarra.- aurrera jarraitzen dugu beti gure ahaleginak daukan garrantziaz jabetuta, kanpoko egoera edozein dela ere.

Kirol proiektua ez eze heziketa eta gizarte proiektua dan klub honi eusteko guztion laguntza behar dugu: bazkideena, jokalariena, gurasoena, babesle eta laguntzaileena, erakunde publikoena, zaleena, MUNGIA-Mungialdeko herri eta herritarrena, eta klubaren gestoreena.

Aurreikusitako ekintzak

Klubak antolatuko dituen ekintzen ardatz nagusia “Kirola zure bizi-aukera” kanpainan erabiliko dugun bera da, hau da, baloreetan oinarritutako hezkuntza transmititzea saskibaloiaren bidez.

Ondoko arloetan garatzen ditugu gure ekintzak:

1.- Oinarri-kirola: Eskola arteko txapelketak eta elkarlanerako hitzarmenak.

2.- Kirol federatua: EUSKAL Liga eta Bizkaiko txapelketa.

3.- Herritarrei eta erakundeei gure klubaren barri emateko zabalkunde ekintza.

1.-  Oinarri-kirola: Eskola arteko txapelketak eta elkarlanerako hitzarmenak

Argi dago Mungiako ikastetxeetako taldeak MUNGIA STren barruan integratzea ezinbestekoa dela kirol proiektu honi oinarri sendoa emateko.

Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako zentroekin batera egiten dugu lan 8- 13 urte bitarteko gaztetxoen artean (kirol federatuan sartu aurretik) saskibaloirako zaletasuna sustatzeko eta, aldi berean, euren garapenean laguntzeko.

Gaur egun Mungiako ikastetxe batzuekin lankidetza-hitzarmenak ditugu eginda.

Hitzarmen horien helburu nagusiak honakoak dira:

  • Umeek saskibaloian jokatzen ikastea, zaletzea.
  • Ikaste prozesu hori baloreetan oinarritzea.
  • Saskibaloian jokatzen eta ikasten duten bitartean, gozatzea.

Kirol-oinarriak, hau da, saskibaloian jokatu ahal izateko oinarrizko errutinak ikasteko faseak amaituta egon beharko du pubertarorako. Horretara, umeak naturaltasunez eta askatasunez egin ahal izango ditu jokoak eskatzen dituen mugimenduak, ez bakarrik punta-puntako kirolariek egiten dituzten mugimenduekin identifikatzeko, baizik eta euren motrizitatearekin eroso sentitu ahal izateko.

Eskola garai oso sasoi ona da ikasteko, eta ezin dugu aukera hori alferrik galdu.

Saskibaloiaren oinarrizko ikasketa fase horretan lau helburu lortu nahi ditugu:

  1. Umeek jokoaren elementu nagusiak ezagutu eta ulertzea.
  2. Umeek apurka-apurka kirol ohiturak hartzea.
  3. Umeek oinarrizko kontzeptuak eta teknikak ikastea, euren bidean aurkituko dituzten egoera praktikoetan tresna modura balioko dietenak.
  4. Umeek olgau eta gozatu dezatela “JOKALARI IZATEAZ”, behin eta berriro joko-egoerak sortuta eta lehiaketa mota ezberdinek (taldeka, bakarka edo euren buruaren kontra) duten erakargarritasunaz baliatuta. Horretara, garaipenak zein porrotak onartzen ikasiko dute.

Ikastetxeekin egindako lankidetza hitzarmenen printzipioak eta oinarriak

  1. Ikastetxea – Gurasoen Elkartea konprometitzen da ikastetxean saskibaloia eskola orduz kanpoko ekintza modura sustatzen, baita Bizkaiko Foru Aldundiak antolatzen duen Txapelketan parte hartzen ere.
  2. Ikastetxea – Gurasoen Elkarteak  opor-garaietan (Gabonetan, udan…) saskibaloi-campusak sortzea bultzatuko du, ikasleek aukera izan dezaten aisialdia eta hizkuntzak ikasten jarraitzeko (ingeleseko campusa).
  3. Ikastetxea – Gurasoen Elkarteak ekintza horiek guztiak kudeatuko ditu, izen emateak ere bai (dagokien administrazio erakundera jota).
  1. MUNGIA ST kluba aipatutako taldeen kirol-zuzendaritza kudeatuko duten monitoreak/entrenatzaileak jartzeaz arduratuko da. Entrenatzaile horiek dagokien titulazioa aurkeztu beharko dute, bai kirolari dagokionean (1. mailako entrenatzaile titulua) eta bai maila akademikoari dagokionean (First Certificate; ingeleseko campusetan).
  2. MUNGIA ST klubak beharrezko dan laguntza tekniko guztia emango die teknifikazio jardunaldien antolatzaileei programa horretan izena ematen duten ikasleen maila hobetzeko.
  3. MUNGIA ST kluba konprometitzen da aipatutako ikastetxe guztietako 14 urtetik gorako ikasle guztiak (kadeteak) hartzen, kirol federatuaren barruan.

7


Gorputzaren errendimendu maila handitzea (motrizitatea, koordinazioa, abiadura), jokalarien osasuna hobetuta.
Klubeko monitore/entrenatzaileek prozesu pedagogiko modura planteatu behar dituzte entrenamendu-saioak, saskibaloiko jokalariaren heziketa eta gorputz prestakuntza hobetzera bideratuta egon beharko dute saio horiek, apurka-apurka jokalarion banan-banako errendimendu hobetzeko eta, gero, taldearena. Horretarako, entrenatzaileek hiru lan-ildo jorratu beharko dituzte era batera:

  1. Kirolerako (eta batez ere saskibaloirako) trebetasun eta gaitasun tekniko-praktikoak garatzea.
  2. Apurka-apurka errendimendua hobetzen eta nortasuna garatzen laguntzen duten faktoreak indartzea, besteak beste: gogoa, irabazi-nahia, ahalegina, hobetu nahia, talde-lana, konpromisoa eta errespetua.

Helburu orokor horietatik gora entrenamendu-saioetan ondoko planteamenduak egin genitzake saioak antolatzen direnean:

  1. Ikasleei kirolean trebatzeko eskaintzen zaien prestaketaren  oinarria zera da: kirol prestakuntza osoa lortzea. Beraz, estimuluak eman behar zaizkie eta lan egiteko modu ezberdinak eta ugariak.
  2. Gauza ezberdinetarako balio izatea edo multilateralitatea deitzen zaion kontzeptua erabiltzeak honako hau  eskatzen du:
  3. Eskola-harrobiko jokalariak ohituta egon behar du entrenamendu-saio guzti-guztietara joaten, portaera zintzoa izaten eta arauak betetzen, epaileen erabakiak onartuta. Entrenamenduetan ekitea da jokalariari eskatu behar zaion lehenengo puntua, beharrezkoa izango du-eta aurrerantzean izango dituen arazoei aurre egiteko.
  4. Prozesuari probetxurik handiena ateratzeko zentzuzko programa bat prestatu behar da, ondoko elementuak ondo zehaztuta izango dituena: helburu partzialak, egiteko nagusiak eta erabiliko diren metodoak; horrek esan nahi du prestakuntza fisiko, tekniko eta taktikoaren planteamendu zehatza egin behar dela, baita saskibaloiaren ezagupen teorikoena eta bere araudiarena ere.
  5. Lehiatzea −forma ezberdinetan− oso baliagarria eta eraginkorra da ikasketa-prozesurako.
      1. Ahalik eta esperientzia ezberdin eta anitzenak izatea.
      2. Kirolerako eragin zuzena duten ezaugarri fisikoen  garapen polibalentea izatea (indarra, erresistentzia, abiadura eta malgutasuna).
      3. Koordinatzeko trebetasuna garatzea eta hobetzea.
      4. Lehiaketak ematen dituen esperientzi ezberdinak (ahalik eta gehien) hartzea eta onartzea.
      5. Metodo eta ariketa ugari erabiltzea jokalariak mugimendu desberdinak egiteko trebetasuna lor dezan.

“SUERTEA EZ DA AHALEGINAREN ETA ETENGABEKO LANAREN EZINBESTEKO EMAITZA BAINO”

 

 

2.-  Kirol federatua: EUSKAL Liga eta Bizkaiko txapelketa

MUNGIA ST klubak talde federatuentzat erabiltzen dituen antolaketa irizpideak ondoko paragrafoetan agertzen dira azalduta.

Gure kluba, hasieran esan dugun lez, saskibaloiko klub handia da, Mungiako herritar guztiei zabalik dagoena, sexu, adin, arraza eta hizkuntza bereizkeriarik egin barik.

Era berean, klub honek, ahal den neurrian behintzat, klub profesionalen lan egiteko modua hartu beharko luke. Horrek salto kualitatibo handia eskatzen dio Klubari hainbat arlotan: jokalarien kantitatea eta kalitatea, entrenatzaile eta zuzendaritzako kideen konpromisoa, lana eta erantzukizuna, batez ere, ezarritako helburuak lortzeko bidea zein den argi izanda.

Eskolako taldeei ezarritako helburu orokorretatik abiatuta, talde federatuen helburuen antolaketarako planteamenduak hondoko hauek izango dira:

  • Talde federatuek oinarri-taldeek baino askoz ere entrenamendu gehiago (astean 3 entrenamendu-saio)  eta kalitate eta intentsitate handiagokoak egin beharko dituzte.
  • Lehentasunezkotzat jo behar dira gure teknikoen etengabeko prestakuntza eta euren errendimendua hobetzeko sistemak, baita tekniko-talde ahalik eta handiena eta osoena izatea ere. Teknikoen prestakuntza Klubak berak ordaintzen du.

“ZURE TALDEAREN KALITATEA HOBETZEKO MODURIK ONENA ZU ZEU HOBEA BIHURTZEA DA.” (JOHN WOODEN)

9

  • Jokalariak eta entrenatzaileek argi eduki behar dute eten gabeko lana eta ekina ezinbestekoa dela. Hori dela-eta, elkarrizketaren bidez, lortu  behar dugu jokalariak Klubarekin eta taldekideekin konpromisoa hartzea, eta konpromiso hori izatea jokalari eta entrenatzaile modura bere kirol-bizitzan izango duen garapenaren oinarrietako bat.

“ZENBAT ETA GEHIAGO ENTRENATU, SUERTE HANDIAGOA DAUKAT.”GARY PLAYER (GOLF-JOKALARIA)

  • Klubak ezarritako helburuak lortzeko, entrenatzaile bakoitzak helburu partzialak jarri behar ditu, baita helburu horien edukiak eta jardueren garapena ere, beti ere, berak entrenatzen dituen jokalarien mailaren eta kategoriaren arabera.
  • Lehiatzea −forma ezberdinetan− oso baliagarria eta eraginkorra da ikasketa-prozesurako.

“PARTIDUA EZ DA AMAITZEN GALTZEN DUZUEAN, EZPADAZE, ZEUK GALDUTZAT EMATEN DUZUNEAN” (MICHAEL JORDAN)

3.- Herritarrei eta erakundeei gure klubaren barri emateko zabalkunde ekintzak   

Ekintza hauen helburua kluba eskualdeko erakundeek antolatzen dituzten jarduera eta bilguneetan egotea da, horretara, klubaren aldeko jarrera sortuko da eta horrek erraztu egingo du eragin zirkuluetan komunikazioa eta elkarlana gauzatu ahal izatea.

  • Gazteei eta herriari lotutako kirol ekimen bereziak babestu, antolatzen lagundu eta eurotan parte hartu.
  • Eskola arteko eta 3×3 street basketeko torneoak antolatu.
  • Herriko jaietan beteranoen partiduak antolatu.
  • Teknifikazio jardunaldiak eskaini.

Horretaz gain, zabalkunde lan berezia egingo da, honako helburu hauek gauzatu ahal izateko.

  1. Marka bat sortzea eta kluba bera marka bihurtzea (marka-kultura, leialtasuna,  eragina, herri mailako oihartzuna eta, nola ez, diru-sarreren igoera).
  2. Komunikazio kanpaina lehenengo egunetik, klubaren filosofia zabaltzeko.
  3. Iraungo duen moda sortzea, ez dadila izan une bateko kontua, etorkizunera begira sendotu nahi dugun proiektua da eta.
  1. MUNGIAren izena Euskadi osoan zabaltzea eta klubaren 25. urteurrenerako ahalik eta ospakizunik onena antolatzea, hau da, urte osoan zehar saskibaloi amateurreko mailarik altueneko ikuskizuna eskaintzea.
  2. Partidu bakoitza ikuskizun bihurtzea, espektakulu hutsa. Saskibaloi zaleegiak ez direnentzat ere aisialdirako aukera erakargarria izan dadila.
  3. Sare sozialen eta interneten bidez ere (beti) kanpaina berritzaileak egitea. Jendea dagoen leku guztietan egon behar dugu, datorrela unibertsoa gugana, gu eurekin gaude eta.
  4. Customer relationship management edo bezeroekiko harremanen gestioa zaintzea. Bezerotzat jotzen ditugu: batetik, zuzenekoak, hau da, bazkideak, jokalariak, babesleak eta laguntzaileak; eta bestetik,  zeharkakoak, hau da, saskibaloi-zaleak eta publikoa oro har. Herritarren leialtasuna lortzea bakoitzarentzako ekintza pertsonalizatuak bideratuta (urtebetetzeetako zorionak, zozketak…).
  5. Babesleen diru-ekarpenak lortzea eta bazkide gehiago egitea, klubari eutsi ahal izateko eta gazteek eurei gustatzen zaien kirolaz eta bere baloreez gozatzen jarraitu ahal izateko.
  6. “mungiast.org” web-orria izango da klubak antolatzen dituen jardueren zabalkunde eta komunikaziorako tresna nagusia, bai kirol jardueretarako eta bai prestakuntza eta gizarte jardueretarako ere. Gainera, web-orria klubeko kide guztiek (zuzendaritzako kideek, teknikoek, bazkideek, jokalariek, gurasoek eta zaleek) euren iritzi, uste eta proposamenak aurkeztu ahal izateko bidea izango da.

Bazkideekin eta zaletuekin hartu-emanak izateko bide bat eskainiko du, edonork mundu zabaleko edozein lekutatik bazkide egiteko eta gurekin komunikatzeko aukera izan dezan.

 

MUNGIA ST-REN ZUZENDARITZA BATZORDEA

Ilusioz eta gogoz betetzen gaituen Mungia ST klubaren proiektu hau ez litzateke posible izango hor atzean talde handi bat ez balego, jende gaztea eta ez hain gaztea baina guzti-guztiak gogotsu erronka honi behar bezala eusteko. Kirol mailan oso kualifikatutako taldea da, izan ere, entrenatzaile guztiek dute titulazio egokia kirolean eta baita beste lan-arlo batzuetan ere, besteak beste, administrazio eta kudeaketan, marketing eta ekitaldien antolaketan.

Zuzendaritza Batzordea 5 lagunek osatzen dute.

zuzendaritza taldea

mungiast.org