San Pedroetako Txupinazoa

San-Pedro-jaiak-2013_04

Arrastion Mungitarrok:

Ohore eta poztasun haundia da hemen, gure udaletxeko balkoian, zuekaz batera 2.013garreneko San Pedro jaiei hasiera emotea.

Eskertu bihotzez jai batzordeari, Mungia Saskibaloi Taldearen Hogeitabostgarren urteurrena kontutan hartuteagatik aurtengo pregoia emoteko.

Hemen goian gauz gure elkartearen zati txiki bat, aintzinako jokalariak, oraingo jokalariak eta gaur egungo direktiba, baina ahaztu barik, gure bazkideak, mungialdeko ikastetxeak, laguntzaileak, gurasoak…eta abar. Hauen laguntza barik ezin baita egun bat, eta are gutxiago 25 urte bete izatea.

Kiñu bat ere gure neuke adierazi, gure herriko kirol, kultur eta auzoko elkarteei danon artean egiten dugulako herriaren eguneroko bizitza hobeagoa.

FORMALIDADEAK KENDUTA, PREST ZAUZIE GUZTIOK ASTE HONERI HASIERA EMOTEKO????

UTZI ALBO BATERA ARAZO GUZTIAK ETA GUREKIN BATERA!!!!!

GORA MUNGIA, GORA GURE IKURRIÑA, GORA MARIJATA, GORA SAN PEDRO JAIAK,!!!!!